XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erretorea.- Bai, biar arte....

(Parrez) Eta kontu, neskazar-ametsekin....

Erretorea.- (Bakarrik, erdi-parrez) Auxe nahaskilloa etxe ontakoa!.

Lehenago, ez bait-nentzakean burutu Salomon'en kreaturakin: ez al zaizkit orain zozotegietako kreaturak onera asiko...

Tira ba! Zer ote det orain ori?.

Neskamea.- Aixu, libre al-zaude?.

Ez du ezertxo ere artu nai.

Xurekin egotea eskatzen du bakarrik.

Erretorea.- Tira ba; sar-erazi ezazu.

(Apur batean ixillik).

Maisua.- (Sartuaz, eta ezker-eskubi begiratu ondoren) Jauna: emen sekretuan mintza al-diteke?.

Erretorea.- Ni bakarrik nauzu emen entzule....

Zerorrek ikus, nigan konpiantzarik badezun.

Maisua.- Neroni ez naiz erlijio-zale, bañan apaizari beti errespetu izan diot.

Badakit sekretuzko gizonak zeratela.

Eta orretxegatik jo det zure atea.

(Eztul aldi bat) Begira nazazu ondo.

Ezagutzen al nauzu?.

Erretorea.- Ez.

Maisua.- Ez dezu arrozoirik ni ezagutzeko.

Berria baitzera emen... Entzun al dezu bazala erri ontan maisu bat, gerran soldadu-agintari zana?.